Inicio
euskaraz mapa del sitio contacta
 


Irakasleak » Erasmus

Erasmus goi-mailako hezkuntzako atala da SOCRATES programaren barruan, Europako lankidetza hainbat arlotan babesten duen programaren barruan, alegia.

Goi-mailako hezkuntzako erakundeek egiten dituzten jarduera europarrak babesteko diseinaturiko neurri-sorta zabala hartzen du barne ERAMUSek. Bere helburua bertan parte hartzen duten ikasleen eta irakasleen mugikortasuna eta euren arteko trukeak sustatzea da, Europako herritartasunaren kontzientzia indartzeko.

Erasmus irakaskuntza-mugikortasuna

Erasmus programak badu beste helburu bat ere: irakasleen mugikortasuna irakasleei emandako mugikortasun-beken bidez bultzatzea; horrela, irakasleok eskola elkartu batean denbora-tarte laburra eman eta unibertsitate anfitrioian erabat integraturiko irakaskuntza-zereginak egiten dituzte. Irakaskuntza-destino hauek astebetekoak izaten dira, edo zortzi eskola-ordukoak gutxienez, baina batzuek seihileko oso bat irauten dute. Kasu gehienetan, harreman pertsonala dakarten trukeak izaten dira, eskola magistralen kasuan baino harreman pertsonal askoz ere estuagoa dakartenak, alegia.

Atzerriko irakaskuntza-destinoak unibertsitate anfitrioiko beste irakasleak eta beste irakaskuntza eta ikaskuntza moduak ezagutzeko aukera ematen die irakasleei; azken batean, unibertsitate-sistema desberdina ezagutzeko aukera ematen die. Erasmus egonaldian irakasleek izaten dituzten harremanen bidez, irakasleek informazio hobea lortzen dute, eta honela, euren ikasleei kanpoan ikasteko aukerari buruz eta euren mugikortasuna antolatzeko informazio aberatsagoa ematen diete. Era berean, atzerrian egindako egonaldiek zeuzkaten harremanak sendotzeko eta lankidetzarako zein proiektuak egiteko aukera berriak ematen dizkiete.

Irakaslearen papera funtsezkoa da ikasleen mugikortasuna bultzatzeko eta bere unibertsitatean Europako dimentsioa eta nazioarteko bizitza sortzeko eta indartzeko.

Informazio gehiago hemen eskura dezakezu:

Unión Europea

MEC

Idaz ezazu Begoña Alonso-ri, erasmus@musikene.net

musikenerekin elkartutako eskolak
  Conservatoire Supérieur de Paris, Frantzia
  Conservatorio de Bolonia, Italia
  Estonian Academy of Music, Tallinn, Estonia
  Hochschule für Musik Stuttgart, Alemania
  Joseph Haydn Conservatorium, Eisenstadt, Austria
  Lemmensinstituut Leuven, Belgika
  Malmö Academy of Music, Suedia
  Norges Musikhogskole, Oslo, Norvegia
  Oulu Polytechnic, Oulu, Finlandia
  Royal Collage of Music Stockholm, Estocolmo, Suedia
  Royal Academy of Music, Londres, Inglaterra
  Sibelius Academy, Helsinki, Finlandia
  Turku Polytechnic/ Arts Academy, Turku, Finlandia
  Unity of performing Arts,
Central Ostrobothnia Polytechnic, Kokkola, Finlandia
  Universität der Künste Berlin, Alemania
  University of Music, Karlsruhe, Alemania

Lasai bidali Begoña Alonso, erasmus@musikene.com, Europako goi mailako beste musika-irakaskuntzako ikastegiekiko lankidetzarako iradokizunak.

 

Irakasleak
» Sailak
» Zerrenda Alfabetikoa
» Irakasleak Bilatu
» Erasmus