|
Apirilaren 24ko 73/2001 Dekretuaren bitartez (86.
EHAA, 2001eko maiatzaren 8koa), Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen
musikako goi-mailako ikasketak ezartzea 2001-2002 ikasturtetik aurrera.
Dekretu horren 1. artikuluak zera ezarri zuen: “2001-2002
ikasturtetik aurrera EAEn Musikako Goi Mailako Ikasketak ezartzen
hasiko dira pixkanaka, Hezkuntza Sistemaren
Antolamendu Orokorrari buruzko Legearen arabera.”
Agindu hori betez, 2001eko maiatzaren 2an, Eusko
Jaurlaritzak Euskal Herriko Goi Mailako
Musika Ikastegirako Fundazio Pribatua eratzea erabaki
zuen; fundazio horren helburua musika-irakaskuntzarekin zerikusia
duten ekimenak eta jarduerak irabazi asmorik gabe sustatzea izan
behar zuen, eta Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia sortzeko
ardura zuen. Honen egoitza Donostian egongo zen.
musikene
EUSKAL HERRIKO GOI MAILAKO MUSIKA IKASTEGIRAKO FUNDAZIO PRIBATUAK
nortasun juridiko propioa eta independentea du, eta bere estatutuek
zein aplikatzekoak zaizkion legezko xedapenek arautzen dute, ondokoek
bereziki: EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak,
eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza
Antolatu eta Jardunean Jartzeko Arautegia onartzeko urriaren 18ko
404/1994 Dekretuak.
Fundazioaren finantzazio-iturri nagusiak hauek
dira: Eusko Jaurlaritza,
bai eta Goi Mailako Ikastegian matrikulatuta dauden ikasleek ordaintzen
dituzten eskubideak eta zuzenbidean baliozkoa den beste edozein
ekarpen ere.
Patronatua
da Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritza organoa;
nolanahi ere, legeek uzten duten neurrian zeregin horiek Fundazioaren
beste organo edo langile batzuen esku uzteko ahalmena du; horixe
egin du praktikan, eta hala, Koordinatzaile
Nagusia, horretarako ahalordearen bidez, Fundazioaren
ordezkaria da eta honen eskumen gehienak baliatzen ditu.
musikene,
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian sartzeko baldintzak,
musikako goi-mailako ikasketak egin ahal izateko indarrean dauden
araudian ezarritakoak dira, eta ezin da diskriminazio-motarik egin
honakoak direla-eta: jaiotza, sexua, arraza, erlijioa, iritzia edo
beste edozein egoera pertsonal edo sozial.
Era berean, musikenen
egiten diren ikasketa arautuen matrikula-prezioa unibertsitateko
zerbitzu akademikoak emateari aplikatzen zaion kreditu-eskemari
jarraiki ezartzen da.
|