LOE ikasketa-plana
EUE-ri (Europako Unibertsitate Esparrua) egokitua
2010-11 ikasturtean zehar ikasketa-plan hori ezartzen hasiko gara Musikenen, arruntki “Bolonia” izenaz ezaguna.
Gaur egun, aldaketa sakoneko prozesuan daude musikako goi-mailako irakaskuntzak. 2006ko LOEn iragartzen da aldaketa hori, eta aldaketa gauzatzeko administrazio-esparru propioa sortu da irakaskuntza artistikoetarako (1614/2009 ED, urriaren 26koa, Goi-mailako Irakaskuntza Artistikoen antolamenduari buruzkoa).
LOEn emandako norabideen garapenak aurrera egin du LOEn erregulatutako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten zentroen gutxieneko eskakizunen definizioarekin (303/2010 ED, martxoaren 15ekoa).
Duela gutxi argitaratu da musikako goi-mailako ikasketa horien egitura eta oinarrizko edukia (631/2010 ED, maiatzaren 14koa). Dokumentu horretan ikasketa-planak antolatzeko norabideak ematen dira, betiere LOEk adierazten duenaren arabera. Norabide horiei jarraiki, Goi-mailako Hezkuntzako Europar Esparrura egokitutako gainerako goi-mailako titulu guztien printzipio berak hartu behar dira goi-mailako musika-irakaskuntzarako. Esaterako, 4 kurtsoko Gradu-mailen, Masterraren eta Doktoregoaren bidez antolatzea, edo ECTS kreditutan neurtzea.
Araudi horren arabera diseinatu du Musikenek bere ikasketa-plana , eta 2010-2011ko datorren ikasturtean hasiko da ezartzen.
Ikasketa-plan berri horrek ikaslearen prestakuntza-prozesuaren koherentzia gehitzen du, zentroaren administrazio-antolamendua hobetzen du eta baliabideak optimizatzen ditu, hobeto eta argiago antolatuta dagoelako, hain zuzen ere.
Aldi berean, LOGSE ikasketa-plan zaharren zenbait alderdi atxiki dira, Musikeneko ikasle eta irakasleek oso ontzat balioesten baitituzte:
- 1 / 1 ratioak espezialitateko irakasgai instrumentaletarako
- Teknologia berrien aldeko apustua, egungo musikariaren profil profesionalaren zati integrala izan dadin
- Instrumentu sinfoniko guztien programazioetan , ikaslearen bakarkako profilaz gain, bereziki zaintzen da orkestra-probak egiteko duen prestaketa.
- Orkestra eta korua proiektuen eta kontzentrazioen arabera antolatzeko aukera
- Jende askok eskatutako irakasgaiak, hala nola orkestra-errepertorioa lau kurtsoetan, edo instrumentu-eskolak, hala nola piccoloa, kontrafagota, klarinete baxua edo tronboi baxua
- Musikari baten prestakuntzan funtsezkoak diren jardueren eskaintzak, hala nola gorputz-teknikei buruzkoak, edo jardun profesionalera bideratutakoak
- Gaur egungo musikariarentzat beharrezkoak diren profilen dibertsifikaziora bideratutako curriculuma
- Ikerketarako sarrera
- Instrumentu nagusiaren didaktikako nahitaezko irakasgaia
Ikasketa-plan hori arian-arian ezarriko da. Planaren erabateko garapena eta Musikene bere behin betiko egoitzara lekualdatzea aldi berean izango da gutxi gorabehera: eraikin funtzional berri bat, ikusgarritasun nabarmenekoa, eta unibertsitateko campusaren ondoan kokatutakoa, bertan hedatuko baitira ikasketa-plan berriaren potentzialtasun guztiak. Bien bitartean, gaur egun daukagun behin-behineko egoitzan jarraitzen dugu gure lanaz gozatzen, Donostiako badiaren gaineko leku enblematikoan dagoen egoitzan, Luberriko, Egiako eta Easoko zabalkuntzak ere ahaztu gabe.
LOE ikasketa-plan berria deskargatu nahi baduzu egin honako ikonoetan sakatu.
 |
Musikeneren LOE ikasketa plana |
Acrobat Reader ez badaukazu hemen
aurkituko duzu.