|
Definizioa
Etengabeko Ikaskuntza Programaren barruan goi-mailako irakaskuntza jorratzen duen atala da Erasmus. Programa horrek, etengabeko ikaskuntzaren bidez Europar Batasuna jakintza aurreratuaren gizarte gisa garatzea bultzatzen du, garapen ekonomiko iraunkorrarekin, lan gehiago eta hobeagoekin eta gizarte-kohesio gehiagorekin. Era berean, Europar Batasuneko ikastetxeen eta hezkuntza- eta prestakuntza-sistemen artean elkartrukea, lankidetza eta mugikortasuna bilatzen ditu, mundu osoko erreferentzia izatera hel daitezen. Etengabeko Ikaskuntza Programak zazpi urteko iraupena izango du (2007.-2013.).
Erasmus azpiprogramak Europako goi-mailako hezkuntzan mugikortasunaren eta lankidetzaren alde egiteko hainbat neurri barnean hartzen ditu. Programak barnean hartzen dituen ekintzak atzerrian bizi eta lan egin nahi duten ikasleei zuzenduta daude, baina baita atzerrian prestakuntza jaso nahi duten goi-mailako hezkuntzako irakasleei, irakaskuntzako langile guztiei nahiz irakaskuntzako langile ez direnei. Bestalde, Erasmus programak goi-mailako hezkuntzako ikastetxeen artean lankidetza sustatzen du, alde batetik elkarlanean aritzeko –programa intentsiboetan eta sare eta proiektu multilateraletan- eta bestetik, enpresa-arlora ere iristeko.
Etengabeko Ikaskuntzaren Programari buruz gehiago jakiteko (Lifelong learning programme):
http://ec.europa.eu/education/llp/doc/call09/part1_es.pdf
http://www.oapee.es/oapee/inicio.html
Erasmus-EIP Musikenen
Musikenek 2003.-2004. ikasturtetik aurrera parte hartu izan du Erasmus ekimenean, Socrates programaren barnean.
Gaur egun, etengabeko ikaskuntzako programa oinarritzat hartuta garatzen du Musikenek nazioarteko bere lankidetza eta mugikortasuneko ekintza (2007-2013 epean). Programa horren bidez hezkuntza-komunitate osoa inplikatuko duten estrategiak lantzeko konpromisoa hartu du.
Bestalde, Musikenek ematen duen musika-hezkuntza bide egokia da programa berri honetako oinarrietako bat osatzen duten kontzeptuak lotzeko, eta oinarri hori kultura eta hezkuntzaren arteko lotura da.
Horretarako proposaturiko helburuak honako hauek dira:
- Ikasleei etengabeko prestakuntza ematea eta beren garapena aintzat hartzea, bai zentroan sartu aurretik baita zentroan dauden bitartean eta zentrotik irten ondoren ere.
- Musikeneko ikasle, irakasle eta langileen arteko mugikortasuna sustatzea.
- Mugikortasunaren kudeaketan kalitate-prozedurak ziurtatzea.
- Arlo desberdinen artean zeharkako proiektuak gauzatzea musika hedatzeko helburuarekin.
- Elkartutako zentroekiko loturak indartzea eta hitzarmen berriak sortzea.
- Goi-mailako Hezkuntzako Europar Esparrura egokitzea ikasketa-planak eta horrela ECTS-ak kreditu-sistema modura ezartzea.
- Ikasle atzerritarren integraziora eta dibertsitatearen integraziora zuzenduriko programak garatzea.
- Europar Batasunak prestakuntzari eta garapen profesionalari dagokienez eskaintzen dituen aukerei buruzko orientazioa ematea hezkuntza-komunitateari.
Helburu horiek lortzeko honako estrategia hauek erabiliko dira:
- Programan egindako lan guztia, baita prozedurak eta proiektuak ere honako web-orri honetan sartzea ere: www.musikene.net
- Musikenet zentroaren plataformaren garapenean laguntzea, programa hedatzeko eta programako proiektuak zentroaren garapenean integratzeko bide modura.
- Erasmus programaren barne-kudeaketa eramateko Ebaluazio Plan global bat egitea eta Plan horren ondorioak kontuan hartuz, hobekuntza-plan estrategiko bat planteatzea.
- Musika estatuan eta Europan heda dadin proiektu propioetan eta lankidetza-proiektuetan parte hartzea.
- Kide aktibo gisa hainbat elkartetan parte hartzea, hala nola Kontserbatorioen Europako Elkartean (KEE), Nazioarteko Programen koordinatzaileen Espainiar Batzordean eta abar.
- Ikasketa-plan propioak sortzea eta garatzea.
- Atzerritar jatorriko irakasleak eta ikasleak zentroan integratzeko proiektu bat abian jartzeko oinarriak ezartzea.
- Hezkuntza-komunitateari bideratutako orientazio-programa bat egitea eta ezartzea.
Ikasleen mugikortasuna ikasketa-helburuetarako
Erasmuseko ikasleen mugikortasunaren helburuak honako hauek dira:
- Ikasleek Europako beste herrialde batzuetako ikaskuntza-esperientzia —hezkuntza-, hizkuntza- eta kultura-arloei dagokienez— balia dezaten ahalbidetzea.
- Erakundeen arteko lankidetza sustatzea eta harrera-erakundeen hezkuntza-ingurunea aberastea.
- Ondo kualifikatutako gazteez eta etorkizuneko profesionalez –ikuspegi zabalekoak eta nazioarteko esperientzia dutenak- osaturiko komunitatea sortzen laguntzea.
- Kreditu-transferentziak eta atzerriko egonaldien errekonozimendua erraztea ECTS sistemaren bidez edo kreditu-sistema bateragarri baten bidez.
Europako beste herrialde bateko goi-mailako hezkuntzako erakunde batean denboraldi bateko ikasketak egitean datza ikasleen mugikortasuna. Ikasketa horiek amaitutakoan, ikaslearen jatorrizko erakundeak akademikoki onartuko ditu egindako ikasketak. Denboraldi horretan, jatorrizko erakundean tasa akademikoak ordaintzetik salbuetsita egongo da ikaslea. Harrera-herrialdean jarraituko duen ikasketa-programari buruzko ikasketa-hitzarmen bat jasoko du ikasleak idazki bidez. Atzerriko egonaldia amaitutakoan, hitzartutako programa gauzatu duela dioen ziurtagiria eta ikaslearen emaitzen txostena igorriko dizkio jatorrizko erakundeak Erasmuseko ikasleari. Erasmuseko ikasleei ematen zaizkien laguntzak beste edozein laguntzarekin edo mailegu nazionalarekin bateragarriak dira.
Mugikortasunaren iraupena gutxienez 3 hilabetekoa eta gehienez 12 hilabetekoa izango da.
Ikasleak Europako Batzordearen aldetik jasotzen duen laguntzaren helburua ikasleen mugikortasunetik eratorritako gastu gehigarriak ordaintzea da (adibidez, mantenua, bidaia, ostatua eta abar).
Harremanetan jartzeko: erasmus@musikene.net
|