| |
|
6/2008 eskaintza |
1- Kontratuaren helburua: Gizarte eta zerga gaietan kudeaketa eta aholkularitza zerbitzua ematea.
Eskaintza honen helburua da Musikeneri kudeaketa eta aholkularitza emateko zerbitzua esleitzea honako esparruetan:
a) Gizarte-esparrua:
- Bere langileei, irakasle eta irakasle ez direnei, alta eta baja ematea dagokien Gizarte Segurantzako erregimenean.
- Aipatutako langileen lan-kontratuak erredaktatzea.
- Hilero egoki diren nomina eta nomina laburpenak egitea.
- Gizarte-aseguruak bideratzea (TC1, TC2).
- B.L.E.gatik bajak/altak bideratzea.
- 10-T zihurtagiriak egitea.
- Hauen antzeko edo osagarri den beste edozein zeregin, estadistika-datuak barne.
b) Zega-esparrua:
- Musikenek berezko duen jardueraren ondorioz sortzen diren deklarazioak aurkeztea, bai aldizkakoak, bai eta urtekoak ere.
- Ikastegiaren jarduerarekin zerikusia duten zerga-gaietan aholkularitza orokorra
2- Eskeintzen ezaugarriak:
Ekeintzek hilabeteko langile-prezioa adierazi beharko dute, edo guztira urteko zenbateko orokor bat egungo Musikeneren langilegoan oinarrituta, 200 langile hain zuzen ere. Kasu bietan, ezingo dira zerbitzu berezi moduan fakturatu langile berari dagozkion izaera bereko zerbitzuak.
3- Kontratuaren iraupena:
Eskaintzaren balizko esleipenetik eratortzen den kontratuaren iraupena 2009ko abenduaren 31a arte izango da, eta gehienez urte batez luzatu ahal izango da, 2010eko abenduaren 31a arte, hilabeteko aurrerapenaz bi aldeetako batek salatzen ez badu behintzat.
4- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2008ko apirilaren 2ko 10:00ak arte, Musikeneko egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48 - 20007 Donostia-San Sebastián). |
|
5/2008 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Informatika-ekipoak
Ondorenengo gutxieneko xehetasunak betetzen dituzten 5 informatika-ekipo erostea da kontratu honen xedea:
- Prozesadorea: Intel® Core 2 Quad Q6600 (2,4 GHz, 1024 MHz, caché 8 MB)
- Memoria: SDRAM DDR2 de 2048 MB a 667 MHz de doble canal [2x1024]
- Disko Gogorra: 160GB (7200 rpm.) Serial ATA
- Unitate Optikoa: Grabadora DVD+/-RW
- Disketera 3.5”
- 4 Dorre/ 1 Mahai gaineko xasisa
- Ethernet Portua RJ45
- Soinua: Integratua
- Teklatua
- Arratoia: Optikoa eta gurpilarekin
- Sistema Eragilea: Windows® XP Professional SP2
- Bermea: 3 urte in-situ. “Hurrengo eguneko” asistentziarekin
Eskaintza guztiek berme-epea adierazi beharko dute, gehieneko data 2008ko apirilaren 28a izango delarik.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2006ko apirilaren 7a arte (egun hori barne), musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48 - 20007 Donostia) edo postaz, adierazitako helbidean. |
|
4/2008 eskaintza |
MUSIKENErako INSTRUMENTU GARRAIO ZERBITZUAREN ESLEIPENA
Enpresa adjudikatariak Garraio Agentzia bati dagozkion betebehar guztiak egingo ditu.
Enpresa adjudikatzaileari baimena ematen zaio bai Musikenek programaturik dauzkan kontzertu bakoitzerako beharrezkoak diren instrumentu guztiak jaso, garraiatu eta entregatzeko.
2.- IRAUPENA
Esleipen honek kontratua sinatuko denetik 2008.ko abenduaren 31rarte iraunen du. Epe hau 2009 urterako luzatu ahal izango da, Musikeneren aldetik eta adjudikatariekin unean uneko urtealdia agortu baino hamabost egun lehenago ados jarrita. Kontratuaren luzapenaren iraunaldiaren zenbaketa berori eman dela jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da.
3.- KONTRATISTAREN ESKUBIDEAK
a) Honako lehiaketa honen helburuko zerbitzuak eskaintzea.
b) Eginiko garraio zerbitzuen kontzeptuan zor lekizkiokeen kantitateak jasotzea.
4.- KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK.
a) Zerbitzu bakoitzak sorturiko fakturazioa Musikeneri bidaliko zaio.
b) Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dira, urtean bat edo bi kenduta, beroiek Estatu barruan egingo direlarik.
c) Tamaina handiko intrumentuak garraituko dira, hala nola kontrabaxuak, haize eta perkusio instrumentuak. Instrumento horiek zerbitzu bakoitzean gehienez 3 tonako pisua izango dute.
d) Garraiatzen diren instrumentu guztien segurtasuna bermatzea.
5.- KONTRATUAREN BURUPENAREN ARAU BEREZIAK
Adjudikatariak/ek ezinbestean kontratatu beharko du/dute, zerbitzua eskaintzean, emakidunak egin litzakeen moeta guztietako erantzunkizunak estaliko lituzkeen poliza, bai eta hirugarren aurreko erantzunkizun zibila ere.
6.- ESKEINTZEN EDUKIA.
Musika-talde eta zerbitzu bakoitzeko prezioak adierazi beharko dituzte eskeintzek. Ondorengo eskema jarraituko da:
Musika-taldeak: Banda Sinfonikoa, Big Band, Kamara Orkestra, Sinfonietta, Haize Ensemblea eta Perkusio Ensemblea.
Zerbitzuak:
- Gipuzkoa (OSE, Donostiako Udala, Azkoitia, Irún…).
- Bizkaia (Bilbao, Barakaldo, Gernika…)
- Araba (Vitoria-Gasteiz…).
7.- ESKEINTZAK AURKEZTEKO EPEA.
Dagozkion eskeintzak aurkezteko epemuga 2008ko otsailaren 28ko 12.00a izango da. |
|
3/2008 eskaintza |
1- Kontratuaren helburua: Gizarte eta zerga gaietan kudeaketa eta aholkularitza zerbitzua ematea.
Eskaintza honen helburua da Musikeneri kudeaketa eta aholkularitza emateko zerbitzua esleitzea honako esparruetan:
a) Gizarte-esparrua:
- Bere langileei, irakasle eta irakasle ez direnei, alta eta baja ematea dagokien Gizarte Segurantzako erregimenean.
- Aipatutako langileen lan-kontratuak erredaktatzea.
- Hilero egoki diren nomina eta nomina laburpenak egitea.
- Gizarte-aseguruak bideratzea (TC1, TC2).
- B.L.E.gatik bajak/altak bideratzea.
- 10-T zihurtagiriak egitea.
- Hauen antzeko edo osagarri den beste edozein zeregin, estadistika-datuak barne.
b) Zega-esparrua:
- Musikenek berezko duen jardueraren ondorioz sortzen diren deklarazioak aurkeztea, bai aldizkakoak, bai eta urtekoak ere.
- Ikastegiaren jarduerarekin zerikusia duten zerga-gaietan aholkularitza orokorra
2- Eskeintzen ezaugarriak:
Ekeintzek langileko prezioa adierazi beharko dute, edo guztira urteko zenbateko orokor bat egungo Musikeneren langilegoan oinarrituta, 200 langile hain zuzen ere.
3- Kontratuaren iraupena:
Eskaintzaren balizko esleipenetik eratortzen den kontratuaren iraupena 2008ko iraliaren 30arte izango da, eta gehienez bi aldiz luzatu ahal izango da ikasturte osoz, 2010eko irailaren 30arte, hilabeteko aurrerapenaz bi aldeetako batek salatzen ez badu behintzat.
4- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2008ko otsailak 28ko 12.00ak arte, Musikeneko egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48 - 20007 Donostia-San Sebastián). |
|
2/2008 eskaintza |
MUSIKENErako INSTRUMENTU GARRAIO ZERBITZUAREN ESLEIPENA
Enpresa adjudikatariak Garraio Agentzia bati dagozkion betebehar guztiak egingo ditu.
Enpresa adjudikatzaileari baimena ematen zaio bai Musikenek programaturik dauzkan kontzertu bakoitzerako beharrezkoak diren instrumentu guztiak jaso, garraiatu eta entregatzeko.
2.- IRAUPENA
Esleipen honek kontratua sinatuko denetik 2008.ko abenduaren 31rarte iraunen du. Epe hau 2009 urterako luzatu ahal izango da, Musikeneren aldetik eta adjudikatariekin unean uneko urtealdia agortu baino hamabost egun lehenago ados jarrita. Kontratuaren luzapenaren iraunaldiaren zenbaketa berori eman dela jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da.
3.- KONTRATISTAREN ESKUBIDEAK
a) Honako lehiaketa honen helburuko zerbitzuak eskaintzea.
b) Eginiko garraio zerbitzuen kontzeptuan zor lekizkiokeen kantitateak jasotzea.
4.- KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK.
a) Zerbitzu bakoitzak sorturiko fakturazioa Musikeneri bidaliko zaio.
b) Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dira, urtean bat edo bi kenduta, beroiek Estatu barruan egingo direlarik.
c) Tamaina handiko intrumentuak garraituko dira, hala nola kontrabaxuak, haize eta perkusio instrumentuak. Instrumento horiek zerbitzu bakoitzean gehienez 3 tonako pisua izango dute.
d) Garraiatzen diren instrumentu guztien segurtasuna bermatzea.
5.- KONTRATUAREN BURUPENAREN ARAU BEREZIAK
Adjudikatariak/ek ezinbestean kontratatu beharko du/dute , zerbitzua eskaintzean, emakidunak egin litzakeen moeta guztietako erantzunkizunak estaliko lituzkeen poliza, bai eta hirugarren aurreko erantzunkizun zibila ere.
6.- ESKEINTZAK AURKEZTEKO EPEA.Dagozkion eskeintzak aurkezteko epemuga 2008ko urtarrilaren 25eko 13.00 izango da. |
|
1/2008 eskaintza |
1- Kontratuaren helburua: Musikoak garraiatzea.
Kontratu honen helburua Musikeneko orkestra-formazio ezberdinak osatzen dituzten pertsoank autobusez garraiatzea.
2- Zerbitzuaren erabilera eremua:
Joan-etorriak orokorrean Euskal Autonomia Erkidegoan egin dira, batzuetan aldi berean bi autobus beharko direlarik.
3- Eskaintzen xehetasunak:
Eskaintzak autobus/joan-etorriko prezioa azaldu behar du, erabilpen denboraren eta ibilbidearen distantziaren arabera.
3- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2008ko urtarrilaren 25ko 13.00.ak arte, Musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 45 – 20007 Donostia) edo korreoz helbide horretara. |
|
5/2007 eskaintza |
1- Kontratuaren helburua: Musikoak garraiatzea.
Kontratu honen helburua Musikeneko orkestra-formazio ezberdinak osatzen dituzten pertsoank autobusez garraiatzea.
2- Zerbitzuaren erabilera eremua:
Joan-etorriak orokorrean Euskal Autonomia Erkidegoan egin dira, batzuetan aldi berean bi autobus beharko direlarik.
3- Eskaintzen xehetasunak:
Eskaintzak autobus/joan-etorriko prezioa azaldu behar du, erabilpen denboraren eta ibilbidearen distantziaren arabera.
3- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2008ko urtarrilaren 4ko 13.00.ak arte, Musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 45 – 20007 Donostia) edo korreoz helbide horretara. |
|
4/2007 eskaintza |
1.-MUSIKENErako BIDAI AGENTZIAREN ZERBITZUA ESLEITZEA
Enpresa adjudikatariak Bidai Agentziei berez dagozkien funtzioak egingo ditu (bidaien programazioa, erreserbak, garraio-linea erregularreko txartelak baieztatu eta ematea, lojamendu-erreserbaketabar). Enpresa adjudikatzaileari baimena ematen zaio bai web orrien bidez beraien produktuak eskaintzen dituzten aireko konpainiei eta baita kostu baxuko konpainiei ere behar dituzten aireko txartelak gordetzeaz eta erosteaz arduratu dadin.
2.- IRAUPENA
Esleipen honek kontratua sinatuko denetik 2007.ko abenduaren 31rarte iraunen du. Epe hau 2008 urterako luzatu ahal izango da, Musikeneren aldetik eta adjudikatariekin unean uneko urtealdia agortu baino hamabost egun lehenago ados jarrita. Kontratuaren luzapenaren iraunaldiaren zenbaketa berori eman dela jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da.
3.- KONTRATISTAREN ESKUBIDEAK
a) Honako lehiaketa honen helburuko zerbitzuak eskaintzea.
b) Eginiko erreserba eta gestioen kontzeptuan zor lekizkiokeen kantitateak jasotzea.
4.- KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK.
a) Hotelek sorturiko fakturazioa zerbitzuaren enpresa adjudikatariari igorriko zaio eta
b) Adjudikatari honek bidaia bakoitzaren kostuak (hotela, garraioa etabar) faktura bakarrean igorriko dio, erreserbar egin duen ikastegiari eta interesatuei txartelak eta hoteletarako erreserbak banatzeko ardura izango du.
c) Hotelen fakturetan zamaturiko BEZa % 7koa izango da. d) Musikeneko erabiltzaileek posta elektroniko eta/ edo fax bidez eginiko eskarien harrera eta zerbitzua bermatzea
5.- KONTRATUAREN BURUPENAREN ARAU BEREZIAK
Adjudikatariak/ek ezinbestean kontratatu beharko du/dute , zerbitzua eskaintzean, emakidunak egin litzakeen moeta guztietako erantzunkizunak estaliko lituzkeen poliza, bai eta hirugarren aurreko erantzunkizun zibila ere.
6.- ESKEINTZAK AURKEZTEKO EPEA. Dagozkion eskeintzak aurkezteko epemuga 2008ko urtarrilaren 4ko 13.00 izango da. |
|
3/2007 eskaintza |
1- Kontratuaren helburua: Imprimaketa eta diseinu-grafiko lanak.
Kontratu honen helburua musikeneko imprimaketa-lanak eta diseinu grafiko lanak burutzea da.
2- Zerbitzuaren erabilera eremua:
Aldizkariaren eta gehigarriaren diseinua, garapena, maketazioa, argazki-berrikutzea eta originalak eta kolore-probak (digitalak) egitea.
Aldizkariaren ezaugarriak:
- 3 aldizkari kurtsoko (urriko 2. hamabostaldia, urtarrileko 2. hamabostaldia, apirileko 2. hamabostaldia)
- Papelaren neurriak: itxita 210x297mm, irekita 420x297mm
- Aldizkari bakoitzak 32 orrialde. Antolamendua:
- 1.go orrialdea: Aurkibidea
- 2. orrialdea: Editoriala
- Atal didaktikoa (16 orrialde)
- Musikeneko atala (8 orrialde)
- Liburutegia (3 orrialde)
- Azken orrialdea: harpidetza-orria
- Imprimatzea: Aldizkari bakoitzeko 1000 ale
- Barnealdea 4+4 barniza 115gr-ko Vitalmat paper gainean
- Kanpoaldea 4+4 barniza 170gr-ko Vitalmat paper gainean
Elastiko beltzak (kotoizkoak, 180 g) tinta bakarrean estanpatuak.
3- Eskaintzen xehetasunak:
Eskaintzek originalak ematen direnetik lanak egiteko epea adieraziko da.
3- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2007ko maiatzak 4a arte (berau barne), musikenen (Mirakontxa pasealekua, 48 - 20007 Donostia), edo korreoz aipatutako helbidean. |
|
2/2007 eskaintza |
1- Kontratuaren helburua: Imprimaketa eta diseinu-grafiko lanak.
Kontratu honen helburua musikeneko imprimaketa-lanak eta diseinu grafiko lanak burutzea da.
2- Zerbitzuaren erabilera eremua:
Aldizkariaren eta gehigarriaren diseinua, garapena, maketazioa, argazki-berrikutzea eta originalak eta kolore-probak (digitalak) egitea.
Aldizkariaren ezaugarriak:
- 3 aldizkari kurtsoko (urriko 2. hamabostaldia, urtarrileko 2. hamabostaldia, apirileko 2. hamabostaldia)
- Aldizkari bakoitzak 32 orrialde. Antolamendua:
- 1.go orrialdea: Aurkibidea
- 2. orrialdea: Editoriala
- Atal didaktikoa (16 orrialde)
- Musikeneko atala (8 orrialde)
- Liburutegia (3 orrialde)
- Azken orrialdea: harpidetza-orria
- Imprimatzea: Aldizkari bakoitzeko 1000 ale
Elastiko beltzak (kotoizkoak, 180 g) tinta bakarrean estanpatuak.
3- Eskaintzen xehetasunak:
Eskaintzek kalitate ezberdinetako paperen prezio adierazi beharko dute. Paper mota bakoitzeko eredu-paper bat aurkeztu beharko da. Era berean, originalak ematen direnetik lanak egiteko epea adieraziko da.
4- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2007ko martxoaren 23a arte (berau barne), musikenen (Mirakontxa pasealekua, 48 - 20007 Donostia), edo korreoz aipatutako helbidean. |
|
1/2007 eskaintza |
1- Kontratuaren helburua: 15 isats-piano, isats handiko 2 piano eta 30 piano bertikalen gazatzea
Kontratu honen helburua musikeneko pianoen gozatze, makineriaren erregulazio eta konponketa zerbitzua esleitzea da.
2- Zerbitzuaren erabilera eremua:
Musikeneko pianoen gozatzea, makineriaren erregulazio eta kanpo eta barruko konpoketa. Gaur egun 30 piano bertikal, 15 isats-piano eta 2 isats handiko piano daude.
Aipatutako instrumentuen egungo naiz geroko balioztatzea.
3- Eskaintzen xehetasunak:
Eskaintzek ondorengo kontzeptuei dagozkien zerbitzuaren unitateko prezioa adierazi beharko dute:
- Gozatzea
- Makineriaren erregulazio eta konponketa
3- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2007ko martxoaren 1a arte (berau barne), musikenen (Mirakontxa pasealekua, 48 - 20007 Donostia), edo korreoz aipatutako helbidean. |
|
3/2006 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea:
Kontrabaxuak
Bi kontrabaxu eta dagokion zorroa erostea da kontratu honen xedea; ahal bada, artisau-erara eginikoa behar du izan musika-tresnak (Luthier), eta 4 harikoa, eskoletarako erabiliko dutelarik musikenen.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2006ko abenduaren 14a arte (egun hori barne), musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako helbidean. |
|
2/2006 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea:
IDEIEN LEHIAKETA MUGATUA; EPAIMAHAIA ETA GUZTI EGINGO DA, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren (Musikene) eraikin berria egiteko obren egikaritze-proiektua eta lan osagarriak idazteko.
Informazio gehiago |
|
1/2006 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Informatika-ekipoak
Ondorenengo gutxieneko xehetasunak betetzen dituzten 14 informatika-ekipo erostea da kontratu honen xedea:
- Prozesadorea:Intel® Pentium® 4 HT 3.00GHz / Intel® Pentium® D 930 Dual Core 2.80GHz
- Memoria: 1024MB DDR2 533MHz
- Disko Gogorra: 80GB (7200 rpm.) Serial ATA
- Unitate Optikoa: Grabadora DVD+/-RW
- Disketera 3.5”
- Ethernet Portua RJ45
- Dorreko Xasis
- Soinua: Integratua.
- Teklatua
- Arratoia: Optikoa eta gurpilarekin.
- Monitorea:Pantaila planoa 17”
- Sistema Eragilea: Windows® XP Professional SP2
- Bermea: 3 urte in-situ eta ustekabeko istripuak barneratuko dituena. “Hurrengo eguneko” asistentziarekin.
Eskaintza guztiek berme-epea adierazi beharko dute, gehieneko data 2006ko uztailaren 29a izango delarik.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2006ko uztailaren 14a arte (egun hori barne), musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako helbidean.
|
|
7/2005 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Musikeneko irakasleentzako ostatua
EAEtik kanpo bizi diren irakasleentzako ostatu zerbitzua (lo egitea bakarrik) esleitea da kontratu honen xedea.
Aurkezten diren eskaintzek gutxienez eguneko 25 gela indibidual bermatu beharko dituzte tokian bertan, edo, horren ezean, salbuespen modura eta musikenek oniritzia eman ondoren, kategoria bereko edo handigoako beste nonbaiten.
Nolanahi ere, alde bakoitzaren betebehar eta eskubideak horretarako enpresa esleipendunak eta musikenek sinatuko duten kontratuan agertuko dira. Kontratu hori, hasiera batean, 2005-2006 ikasturtean zehar izango da indarrean.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2005eko uztailaren 8a arte (egun hori barne) goizeko 8etatik 14 orduak arte, musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako helbidean. |
|
5/2005 eskaintza |
1. Kontratuaren xedea.Itzulpenak.
Hauxe da kontratu honen xedea: musikeneren jarduerarekin zerikusia duen testu oro—testu teknikoak eta sormen-testuak— euskarara, gaztelaniara eta ingelesera itzultzea.
Esleipendunak testuak itzuli ez ezik, zuzendu ere egin beharko ditu.Era berean, musikenek eskatzen badio, itzultzeko erabili dituen terminoen glosategia osatuko du.
2. Kontratua betetzeko epeak.
Hasieran, kontratuaren epeak 2005eko abenduaren 31ra arte iraungo du eta esleipena jakinaraztearekin batera hasiko da; era berean, luzatu ahal izango da alderdiek adostuta.
3. Lan-baldintzak.
musikenek itzulgai diren testuak emango dizkio enpresa esleipendunari, eta egokitzat jo izanez gero, itzulpenak egitean jarraitu behar diren irizpideak ezarriko ditu, hizkuntza, terminologia, estilistika eta abarren aldetik.
Itzulitako testuak euskarri informatikoan entregatuko dira, eta posta elektronikoz lehentasunez.
Entregatzeko epeak bi motakoak izango dira: arrunta eta presazkoa.
Arrunta:10 orrialde baino gutxiagoko lanetan, itzulpenak 2 laneguneko epean entregatu beharko dira.Lana entregatzen den eguna laneguntzat hartuko da, lana goizeko 10ak baino lehenago entregatzen bada.
10 orrialde baino gehiago dituzten lanei dagokienez, epea egun batez luzatuko da 10 orrialdeko.
Presazkoa:10 orrialde baino gutxiago dituzten lanei dagokienez, itzulpena egun berean entregatu beharko da goizeko 10ak baino lehenago helarazi bada.Jatorrizko testuak ordu horren ondoren helarazten badira, itzulpenak 24 lanordutan entregatuko dira.Lanak 10 orrialde baino gehiago baditu, epea egun batez luzatuko da 20 orrialdeko.
Orrialdeek gehienez 400 hitz izango dituzte.
musikenek edozein unetan eska diezaioke enpresa esleipendunari ordura arte egindako lana emateko, nahiz eta enpresa horrek lana erabat bukatua ez izan.
musikenek kontratu batsinatuko du enpresa esleipendunarekin, eta bertan, baldintza hauek ez betetzeak izango dituen ondorioak arautuko dira, besteak beste.
4. Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia.
2005eko uztailaren 8ra arte (hau barne), musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia), edo postaz, aipaturiko helbidera bidalita. |
|
4/2005 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Kontrafagota
Beheko La-raino jeisten den modeloko Kontrafagot bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu honen xedea, eskoletarako erabiliko dutelarik musikenen.
Musika-tresnaren emateko eta berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2005eko ekainaren 13a arte (egun hori barne), musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako helbidean. |
|
3/2005 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Klarineteak
Kontzertu motako zenbait klarineteren erosketa da kontratu honen xedea, eskoletarako erabiliko dutelarikmusikenen. Ezaugarriak:
BUFFET-CRAMPON
- Klarinete 1 DO-n (R-13 modeloa) 442Hz.
- Klarinete 1 RE-n (R-13 modeloa) 442Hz.
- 2 Kornu di bassetto FA-n (prestige Basset HornBC 1723 modeloa)
- Klarinete altu 1 MI bemol-en
- Klarinete 1 di bassetto LA-n
SELMER
- Klarinete 1 SI bemol-en (SAINT-LOUIS modeloa)
- Klarinete 1 LA-n (SAINT-LOUIS modeloa)
- Klarinete baxu 1 SI bemol-EN (PRIVILEGE modeloa)
- Klarinete 1 MI bemol-en (SELMER recital modeloa)
- Klarinete kontrabaxu 1 SI bemol-en (SELMER “28” modeloa)
Eskaintzek musika tresna bakoitzaren emateko epea eta berme-epea adierazi beharko dute.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2005eko ekainaren 13a arte (egun hori barne), musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako helbidean. |
|
2/2005 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Kontrabaxua
Kontrabaxu bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu honen xedea; ahal bada, artisau-erara eginikoa behar du izan musika-tresnak (Luthier), eta 5 harikoa, eskoletarako erabiliko dutelarik musikenen.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2 - Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2005eko apirilaren 4a arte (egun hori barne), musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako helbidean. |
|
1/2005 eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Kontzertu-harpa
Kontzertu-harpa bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu honen xedea, eskoletarako erabiliko dutelarik musikenen.
47 sokadun harpaz ari gara, ahal izanez gero modernoa, irakaskuntzan eta kontzertutan erabiliko dena, mekanismo fidagarrikoa.
Musika-tresna entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa izango da gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
2005eko martxoaren 22a arte (egun hori barne), musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako helbidean.
|
|
13/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Ikasleentzako
euskerako klaseak.
Kontratu honen xedea, musikeneko ikasleentzat euskerako
klaseak esleitzea da, honako ezaugarriak kontutan hartuz
irakatsi beharko direlarik:
- Eskola-egunak: Azteazkena eta Osteguna
- Iraupena: irailaren 29tik 2005-eko ekainerarte.
Eskaintza guztiek, talde eta orduko salneurria aurkeztu
beharko dute.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
tokia:
Irailaren 21a arte (hau barne), musikeneko
egoitzan bertan (Mirakontxa 48, 20007 Donostia) edo
korreoz aipatutako helbidean.
|
|
12/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Ikasleentzako
ingeleseko klaseak.
Kontratu honen xedea, musikeneko
ikasleentzat ingeleseko klaseak esleitzea da, honako
ezaugarriak kontutan hartuz irakatsi beharko direlarik:
- Maila zenbakia: 3
- Talde zenbakia: 6 (maila bakoitzeko 2)
- Eskola-egunak: Azteazkena eta Osteguna
- Ordutegia: 8:00-etatik 10:00-etara ; 10:00-etatik
12:00-etara ; 12:00-etatik 14:00-etara.
- Iraupena: irailetik ekainera.
Eskaintza guztiek, talde eta orduko salneurria aurkeztu
beharko dute.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
tokia:
Irailaren 3a arte (hau barne), musikeneko
egoitzan bertan (Mirakontxa 48, 20007 Donostia) edo
korreoz aipatutako helbidean. |
|
11/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: LANGILEAK
HAUTATZEKO PROZESUA .
Kontratu honen xedea, Musikeneko plantillan ondoren
adierazten diren lanpostuak mugagabeko izaeraz betetzeko
izangai-hautespenaren aldez aurreko zereginak esleitzea
da :
• Liburutegiko Teknikari katalogatzaile
1 (Erdi-mailako teknikaria-3.HE, derrigortasun-datarik
gabe)
• Irakaskuntzaz kanpoko jarduerez arduratzeko
Administrari 1 (Administrarien kategoria-2.HE)
• Hezkuntza-administrazioko Administrari Laguntzaile
1 (Administrarien kategoria-2.HE)
• Liburutegiko Administrari Laguntzaile 1 (Administrarien
kategoria-2.HE)
• Kontabilitateko Administrari Laguntzaile 1 (Administrarien
kategoria-2.HE)
• 2 Ordenantza (Urgazleen kategoria-1.HE)
2- Prozesuaren faseak eta edukiak:
Lehen fasean, enpresa adjudikaziodunak
iragarki bat argitaratu beharko du EAEko lurralde historiko
bakoitzean gehien saltzen den egunkarian, baita Estatuan
gehien saltzen den egunkarian ere. Iragarki horretan,
eskaintzen diren lanpostu guztiak eta kandidaturak aurkezteko
oinarrizko baldintzak adieraziko dira, eta musikeneren
web-orriaren aipamena egingo da, izan ere, orri horretan
deialdi bakoitzaren oinarriak osorik argitaratuta egongo
baitira.
Kandidaturak aurkezteko epea itxita dagoenean, lanpostu
bakoitzaren oinarrietan adierazten diren baldintzak
betetzen diren egiaztatuko da, batez ere eskatzen den
gutxienezko titulazioari eta euskara-mailari (Hizkuntz
eskakizuna) buruzkoak.
Onartutako izangaien zerrenda musikeneren web-orrian
argitaratuko da, eta erreklamazioak aurkezteko epe labur
bat irekiko da. Erreklamazio horiek Musikenek ebatziko
ditu, enpresa adjudikaziodunak tramitatu ondoren, eta
aurkezten den dokumentazio guztia kontserbatzeko konpromisoa
bere gain hartzen du espresuki, ondoren berrikusi ahal
izateko. Une horretan bertan, onartutako izangaiei jakinaraziko
zaie bidezko diren ariketa praktikoak noiz eta non egingo
diren.
Bigarren fasea, test psikoteknikoak
egitea izango da.
Hirugarren fasea, izangaiek bete behar
den lanpostuaren berezko zereginetan duten trebetasuna
ebaluatzea izango da. Ebaluazio hori enpresa adjudikaziodunak
egingo du, Musikenek emandako jarraibideetan oinarrituz.
Prozesuaren amaierako fasean, enpresa adjudikaziodunak
Musikenek eratzen duen hautespen-organoari gutxi gorabehera
5 izangaiko zerrenda bat emango dio eskaini den lanpostu
bakoitzeko, organo horrek izangaiei elkarrizketak egiteko
eta deialdiko oinarrien arabera baloratzeko.
Azkenik, Musikeneko hautespen-organoak, proba bakoitzean
lortutako puntuazioak batu ondoren, lanpostu bakoitzerako
izangaiak aukeratuko ditu.
Hautespen-organoak aurkezten diren enpresei beharrezkoa
den informazio zehatza emango die proposamen ekonomikoa
behar bezala lantzeko.
3- Eskaintzak aurkezteko epea:
2004ko maiatzaren 24ra arte (hau barne). |
|
10/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Akordeoiak
.
Kontratu honen xedea 2 akordeoi erostea da, musikenen
irakaskuntzan erabiltzeko, honako ezaugarriekin:
1. akordeoia: Afinazioa 442 Hz
Eskuz eskubia
- 64 nota erreal
- 4 ahots 16/8/8/4 ( 2 Cassotton)
- 15 erregistro
- 8 mentonera ( 5 sinple eta 3 anitz)
Eskuz ezkerra
- Baxu estandarrak:
120 baxu
7 ahots
5 erregistro gehi indargarriak
- Bassetti baxuak:
58 nota erreal
3 ahots (16/8/4)
5 erregistro gehi indargarriak
2. akordeoia: Afinazioa 442 Hz
Eskuz eskubia:
- 58 nota erreal
- 4 ahots 16/8/8/4 (2 Cassotton)
- 15 erregistro
- 6 mentonera
Eskuz ezkerra:
- Baxu estandarrak:
120 baxu
4 ahots
7 erregistro gehi indargarriak
- Bassetti baxuak:
55 nota erreal
2 ahots (16/8)
3 erregistro gehi indargarriak
Musika-tresnak entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa
izango da gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen
hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Apirilaren 21arte (berau barne),
musikeneko egoitzan bertan (Mirakontxa
48, 20007 Donostia) edo korreoz aipatutako helbidean. |
|
09/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Jazz
bateriak .
Kontratu honen xedea maila goreneko 2 bateria erostea
da. Horietako bakoitzak ondoko elementuak behar ditu:
18"-ko bonbo 1 (18" hazbete)
14"-ko goliat 1
12"-ko tinbal 1
14" x 5 danbor 1 (baita 5.5 ere)
burdinak: danbor-oin 1, charles, bonboaren pedala, bi
plater-oin,
aulkitxo 1
platerak: 20"-ko ride 1 (thin), 18"-ko crashride
1, eta 14"-ko charles
Instrumentuak emateko epea, esleipenaren egunetik zenbatzen
hasi eta gutxi gorabehera 2 astekoa izango da.
Eskaintzan garantiaren epea adierazi beharko da.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Urtarrilaren 23arte (berau barne),
musikeneko
egoitzan bertan (Mirakontxa 48, 20007 Donostia) edo
korreoz aipatutako helbidean. |
|
08/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Tronboi
Altua .
Kontratu honen helburua tronboi altu bat erostea da,
kalitate gorenekoa, si bemolean transpositoreduna, zorro
eta musikenen irakaskuntzarako behar dituen osagarriekin.
Instrumentua emateko epea gehienez 2 astekoa izango
da esleipen egunetik aurrera.
Eskaintzetan instrumentuaren garantia epea azaldu beharko
da.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Urtarrilaren 19arte (berau barne),
musikeneko
egoitzan bertan (Mirakontxa 48, 20007 Donostia) edo
korreoz aipatutako helbidean. |
|
07/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Hastapenerako
biolinak eta biola.
Kontratu honen xedea da hiru biolin eta biola bat erostea,
oinarrizko kalitatezkoak, beren zorroekin, musikenen
irakaskuntzan erabiltzeko.
Istrumentuak emateko gehieneko epea esleipen egunetik
aste betekoa izango da, gutxi gora behera.
Eskeintzek instrumentuen garantia epea azaldu beharko
dute.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Urtarrilaren 19arte (berau barne),
musikeneko
egoitzan bertan (Mirakontxa 48, 20007 Donostia) edo
korreoz aipatutako helbidean. |
|
06/2004
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Biola
Biola bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu honen
xedea; ahal bada, artisau-erara eginikoa behar du izan
musika-tresnak (Lutier), eta eskoletarako erabiliko
dute Musikenen.
Musika-tresna entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa
izango da gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen
hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2 - Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
Urtarrilaren 19arte (egun hori barne),
Musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa
pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako
helbidean.
|
|
05/2004
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Biolina
Artisau-erara eginiko biolin bat (Lutier) eta dagokion
zorroa erostea da kontratu honen xedea; eskoletarako
erabiliko dute Musikenen.
Musika-tresna entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa
izango da gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen
hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Urtarrilaren 19arte
(egun hori barne), Musikeneren egoitzan
bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo
postaz, adierazitako helbidean.
|
|
04/2004
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Biolontxeloa.
Biolontxelo bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu
honen xedea; ahal bada, artisau-erara eginikoa behar
du izan musika-tresnak (Lutier), eta eskoletarako erabiliko

03/2004
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Kontzertu-harpa
Kontzertu-harpa bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu
honen xedea; eskoletarako erabiliko dute Musikenen.
47 sokadun harpaz ari gara, artisau erara egina, irakaskuntzan
eta kontzertutan erabiliko dena, mekanismo fidagarrikoa,
Camac eta Salvi ereduetatik ezberdina, dagoeneko horrelakoak
baditu eta Musikenek.

02/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Fagota
.
Kontratu honen helbura Fagot bat erostea , kalitate
gorenekoa, zorro eta musikenen irakaskuntzarako osagarriekin.
Instrumentua emateko epea gehienez bi astekoa izango
da esleipen egunetik aurrera.
Eskaintzek instrumentuaren garantia epea adierazi behar
dute.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Urtarrilaren 19arte (berau barne),
musikeneko
egoitzan bertan (Mirakontxa 48, 20007 Donostia) edo
korreoz aipatutako helbidean. |
|
01/2004
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Korno
Ingelesa .
Kontratu honen helburua korno ingles bat erostea da,
zorro eta musikenen irakaskuntzarako osagarriekin.
Instrumentua emateko epea gahienez bi astekoa izango
da, esleipen egunetik aurrera.
Eskaintzetan instrumentuaren garantia epea adierazi
beharko da.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Urtarrilaren 19arte (berau barne),
musikeneko
egoitzan bertan (Mirakontxa 48, 20007 Donostia) edo
korreoz aipatutako helbidean. |
|
10/2003
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Hastapenerako
biolinak eta biola.
Kontratu honen xedea da hiru biolin eta biola bat erostea,
oinarrizko kalitatezkoak, beren zorroekin, musikenen
irakaskuntzan erabiltzeko.
Istrumentuak emateko gehieneko epea esleipen egunetik
aste betekoa izango da, gutxi gora behera.
Eskeintzek instrumentuen garantia epea azaldu beharko
dute.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Abenduaren 5erarte (berau barne),
musikeneko
egoitzan bertan (Mirakontxa 48, 20007 Donostia) edo
korreoz aipatutako helbidean. |
|
09/2003
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: SAXOFOI
BAXUA si bemolean
Kontratu honen bitartez erosi nahi da saxofoi baxua,
si bemolean, zorro eta musikenen irakaskuntzarako behar
dituen osagarri guztiekin.
Instrumentua emateko epea esleipen egunetik aurrera
gehienez bi astekoa da.
Eskaintzek instrumentuaren garantia epea adierazi behar
dute.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Azaroaren 27a arte
(egun hori barne), Musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa
pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako
helbidean. |
|
08/2003
eskaintza |
| 1- Kontratuaren xedea: Gitarra
elektrikorako anplifikadoreak.
Gitarra elektrikorako ondoko anplifikadoreak erostea
da kontratu honen xedea:
30-40 watiotako 3 anplifikadore, gitarra
elektrikorako
75-100 watio bitarteko anplifikadore 1
gitarrarako
Gitarrarako 4 hari, jack motako konexioarekin.
Musika-tresna entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa
izango de gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen
hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Azaroaren 20a arte
(egun hori barne), Musikeneren egoitzan bertan (Mirakontxa
pasealekua, 48-20007 Donostia) edo postaz, adierazitako
helbidean. |
|
07/2003
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Biola
Biola bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu honen
xedea; ahal bada, artisau-erara eginikoa behar du izan
musika-tresnak (Lutier), eta eskoletarako erabiliko
dute Musikenen.
Musika-tresna entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa
izango da gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen
hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2 - Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua:
Azaroaren 7a arte
(egun hori barne), Musikeneren egoitzan
bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo
postaz, adierazitako helbidean.
|
|
06/2003
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Biolina
Artisau-erara eginiko biolin bat (Lutier) eta dagokion
zorroa erostea da kontratu honen xedea; eskoletarako
erabiliko dute Musikenen.
Musika-tresna entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa
izango da gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen
hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Azaroaren 7a arte
(egun hori barne), Musikeneren egoitzan
bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo
postaz, adierazitako helbidean.
|
|
05/2003
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Biolontxeloa.
Biolontxelo bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu
honen xedea; ahal bada, artisau-erara eginikoa behar
du izan musika-tresnak (Lutier), eta eskoletarako erabiliko
dute Musikenen.
Musika-tresna entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa
izango da gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen
hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Azaroaren 7a arte
(egun hori barne), Musikeneren egoitzan
bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo
postaz, adierazitako helbidean.
|
|
04/2003
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: Kontzertu-harpa
Kontzertu-harpa bat eta dagokion zorroa erostea da kontratu
honen xedea; eskoletarako erabiliko dute Musikenen.
47 sokadun harpaz ari gara, artisau erara egina, irakaskuntzan
eta kontzertutan erabiliko dena, mekanismo fidagarrikoa,
Camac eta Salvi ereduetatik ezberdina, dagoeneko horrelakoak
baditu eta Musikenek.
Musika-tresna entregatzeko gehienezko epea hilabetekoa
izango da gutxi gorabehera, esleipen-datatik kontatzen
hasita.
Musika-tresnaren berme-epea adierazi beharko dute eskaintzek.
2- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
Azaroaren 7a arte
(egun hori barne), Musikeneren egoitzan
bertan (Mirakontxa pasealekua, 48-20007 Donostia) edo
postaz, adierazitako helbidean.
|
|
03/2003
eskaintza |
1- Kontratuaren helburua: Koladun
pianoak eta piano bertikalak
Kontratu honen helburua musikene koladun
pianoz eta piano bertikalez hornitzea da, dagozkien
eserlekuekin, beronek irakaskuntzan erabiltzeko.
2- Behar diren pianoen ezaugarriak:
Pianoek honako neurriak izango dituzte, gutxi gora
beherakoak beti ere, eta sekula ez baztertzaileak:
1.- Luzera: 212 cm / Zabalera: 154 cm / Garaiera: 102
cm (Koladuna)
2.- Luzera: 65 cm/ Zabalera: 153 cm / Garaiera: 131
cm (Bertikala)
Instrumentua emateko epea hilabetekoa izango da gutxi
gora behera, adjudikazioaren egunetik hasita.
Eskaintzak piano bakoitzaren salneurria adieraziko
du, eta erositako kopuruaren arabera beronek izan dezaken
aldaketa ere bai.
3- Eskaintzak aurkezteko epea eta
lekua:
2003ko abuztuaren 29arte
(berau barne), musikenen
(Mirakontxa pasealekua, 48. 20007 Donostia), edo korreoz
aipatutako helbidean. |
|
02/2003
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: ESTUDIOKO
KABINA SOINUGABETUAK
Kontratu honen xedea, Musikeneko egungo egoitzan estudioko
kabina gisa erabiltzeko instalazioen hornidura da.
a) Instalazioak finkoak edo eraikinaren barruan nahiz
kanpoan lekualdatzeko moduakoak izango dira, eta beharrezko
isolamendu akustikoa, aireztapen-sistema propioa eta
argiztapen eta instalazio elektrikoko sistema autonomoa
eduki beharko dituzte.
b) Kabinen gutxieneko dimentsioak 10 m2-koak izango
dira, horien azalera handitu ahal izango delarik ematen
zaien erabilera espezifikoaren arabera.
c) Kabinak instalatzeko erraztasuna eta bizkortasuna,
baita horiek lekualdatzeko aukera eskaintzea ere, positiboki
baloratuko dira.
d) Orientabide gisa, eskaintza onartzen den unetik zenbatzen
hasi eta 2 hilabete eta erdiko epea ezarri da kabinak
entregatu eta instalatzeko.
e) Eskaintzak, 10 m2-tik aurrera 2 m2-tan handitzen
joango diren azalera-modulutan aurkeztu beharko dira
(10, 12, 14, 16, 18, eta abar).
2- Eskaintzak aurkezteko epea: 2003ko
uztailaren 21era arte (hau barne)
|
|
01/2003
eskaintza |
1- Kontratuaren xedea: IKASTEKO
ORGANOA Musikeneko ikasleek egunero
erabiliko dute instrumentu hau. Organorako errepertorio
anitza jotzeko aukera emango du, erregistrazioaren abstrakzioa
eginez.
Kontuan hartuko dira bereziki honako alderdiak: instrumentuaren
harmonizazioa, ikasgeletako espazioarekiko jokoen tailua,
mekanika zuzena eta zehatza –honek lanerako eta
sentsibilitate egokia izateko behar besteko erresistentzia
izango du, organoa jotzean kalitatezko lana egiteko
aukera emateko-, teklatuen neurriak eta posizioak elkarren
artean eta pedalarekikoak (ohiko arauen arabera), eta
instrumentuaren kontzepziorako elikadura egokia.
Instrumentuak 56 notako (Do-tik Sol-era) bi eskuko teklatu
izango ditu eta 32 notako (Do-tik Sol-era) pedal alemaniar
bat , eta eskuko eta hankeko akoplamendu ohikoak.
Instrumentuaren osaera 8'ko bi joko errealean oinarrituko
da, teklatu bakoitzean bana. Mutazio zorrotzak eta misturak
saihestuko dira.
Adibidez:
I: Nagusia 8' (zortziduna: 4')
II: Bourdon 8', Flauta 4'
P: Flauta 8' (Sb 16')
Instrumentuaren kaxa kalitate oneko zur trinkozkoa izango
da.
Instrumentua entregatzeko epea zazpi hilabetekoa izango
da gehienera jota.
2- Eskaintzak aurkezteko epea:2003ko
ekainaren 25a arte (hau barne) |
|
|
|
|
|
 |