Inicio
euskaraz mapa del sitio contacta
 

 


Ateak Zabaltzaeko Jardunaldiak

2012. urteko otsailean eta martxoan, Musikene ikastegian irakasten diren espezialitateei buruzko ateak zabaltzeko hainbat jardunaldi egingo dira.

Jardunaldi horien helburu nagusia zuzenean Musikene zer den, espezialitateetako irakasleak zeintzuk diren eta nola irakasten duten, sarrera-probaren ezaugarriak zeintzuk diren eta bertaratzen direnek interesgarritzat jotzen dituzten beste informazio guztiak ezagutzeko aukera ematea da.

Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean beren ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitaude zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da eta bertaratutakoei zuzeneko arreta eskainiko zaie haietan paper aktiboa izango duten eskola batzuen bitartez. Horrez gain, bilera orokor bat egingo da eta bertan espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa plana, sarrera probak, eskakizun maila, e.a.) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.

Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute, izena emateko inprimakia betez.

Egutegia

Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke dagokion estekan.

(EZINGO DA IZENIK EMAN ESPEZIALITATEARI DAGOKION JARDUNALDIA HASTEKO 2 EGUN BALIODUN EDO GUTXIAGO FALTA DIRENEAN.)

Espezialitatea
Akordeoia
Biola
Biolina
Biolontxeloa
Fagota
Flauta
Gitarra
Harpa
Jazz (tronpeta, tronboia, saxofoia, kantua, pianoa, gitarra, Kontrabaxua, baxu elektrikoa, bateria)
Kantua
Klarinetea
Konposizioa
Kontrabaxua
Oboea
Organoa
Pedagogia
Perkusioa
Piano
Saxofoia
Tronboia
Tronpa
Tronpeta
Tuba
Txistu
Zuzendaritza (Koru, orkestra)

 

 

Ateak Zabalik
» Zerrenda
» Inskripzioa