Inicio
euskaraz mapa del sitio contacta
 

 


Ateak Zabaltzaeko Jardunaldiak

2010. urteko urtarrilean, otsailean eta martxoan, Musikene ikastegian irakasten diren espezialitateei buruzko ateak zabaltzeko hainbat jardunaldi egingo dira.

Jardunaldi horien helburu nagusia zuzenean Musikene zer den, espezialitateetako irakasleak zeintzuk diren eta nola irakasten duten, sarrera-probaren ezaugarriak zeintzuk diren eta bertaratzen direnek interesgarritzat jotzen dituzten beste informazio guztiak ezagutzeko aukera ematea da.

Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean beren ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitaude zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da eta bertaratutakoei zuzeneko arreta eskainiko zaie haietan paper aktiboa izango duten eskola batzuen bitartez. Horrez gain, bilera orokor bat egingo da eta bertan espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa plana, sarrera probak, eskakizun maila, e.a.) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.

Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute, izena emateko inprimakia betez.

Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke dagokion estekan.

Espezialitatea Eguna Ordua
Akordeoia 20-II-2010 10,00 – 13,30
Fagota 28-I-2010 9,30 – 21,00
Flauta 15-II-2010 10,00 – 21,00
Gitarra 17-II-2010 16,00 – 20,00
Haria (biolina, biola, biolontxeloa) 8-III-2010 10,00 – 20,00
Harpa 11-II-2010 16,00 – 20,00
Jazz (tronpeta, tronboia, saxofoia, kantua, pianoa, gitarra, Kontrabaxua, baxu elektrikoa, bateria) 8,9,11,15-II-2010 09,00 – 22,00
Kantua 16-II-2010 12,00 – 21,30
Klarinetea 9-II-2010 9,30 – 20,30
Konposizioa 24-II-2010 11,00 – 14,30
Kontrabaxua 1-II-2010 16,00 – 20,00
Koru Zuzendaritza 23-II-2010 10,00 – 13,00
Oboea 2-III-2010 09,00 – 20,00
Organoa 4-III-2010 10,00 – 21,00
Orkestra Zuzendaritza 12-II-2010 10,00 – 14,00
Pedagogia 11-III-2010 10,30 – 14,30
Perkusioa 28-I-2010 10,00 – 20,00
Piano 2-III-2010 09,00 – 20,15
Saxofoia 25-I-2010 12,00 – 19,00
Tronboia 18-II-2010 09,30 – 20,00
Tronpa 1-III-2010 10,15 – 20,30
Tronpeta 15-II-2010 10,30 – 21,00
Tuba 1-III-2010 10,30 – 19,00
Txistu 8-III-2010 10,00 – 13,00

 

 

Ateak Zabalik
» Zerrenda
» Inskripzioa