Inicio
euskaraz mapa del sitio contacta
 


2010-2011 Sarbidea » Espedienteen lekualdaketak » Ohinarriak

Honako lege-testua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2009eko abenduaren 16ko Agindutik ateratakoa da:

“13.– Espedienteen lekualdaketak.

13.1.– Ikasketak Espainiako Estatuko beste kontserbatorio edo goi-mailako musika zentro batean hasi dituzten ikasleek espezialitate bera Musikenen egin nahi badute, 2010eko martxoaren 1etik apirilaren 30era bitartean onarpen-eskaera aurkeztu behar dute Musikeneko idazkaritzan. Eskaera horiek Musikeneren organo eskumendunak ebatziko ditu, betiere irizpide hauek gogoan hartuta:

1) Lehenengo ikasturtea erabat gaindituta edo 35 kreditu edukitzea

2) 1999ko ekainaren 25eko Aginduko ikasketa-planaren hamalaugarren idatz-zatian deskribatutako araudian ezarritako deialdiak agortuta ez izatea, ikasketa plan horretako irakasgai nagusiekin ordaina duten materietan.

Musikenek ebaluazio-proba bat egin ahal izango du. Horretarako, 12.4 idatz-zatian deskribatutako prozedura bera jarraituko du.

13.2.– Onartuak izan eta gero, ikasleek espedientea Musikenera lekualdatzeko eskatuko dute jatorriko zentroan, dagokion onarpen-gutunarekin.

 

 

Lekualdaketak
» Ohinarriak
» Eskaera
» 2010/11 Sarbidea