|
Honako lege-testua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2009eko abenduaren 16ko Agindutik ateratakoa da:
12.4.– Bete gabeko plazarik geratzen bada, Musikenek plaza horiek esleitu ahal izango dizkie sarrera-probak beste goi-mailako musika-kontserbatorio edo zentro batean gainditu dituzten beste ikasle batzuei. Ikasle horiek onarpen-eskaerak 2009ko uztailaren 29tik 23ra bitartean aurkez ditzakete Musikeneko idazkaritzan. Eskaerak zentroko organo eskumendunak ebatziko ditu. Musikenek proba bat burutu dezake izangaiek eskatutako espezialitatea behar bezala egiteko gaitasun eta trebetasun espezifikoak dituzten erabakitzeko. Horrelakoetan, proba horren eguna, tokia eta edukia, proba baino 15 egun lehenago gutxienez jakinaraziko zaizkie izangaiei.
|